Oskar Manso - Erakusketa
"Istorio Kontalaria"
Urriaren 14an 19:00etan, Inaugurazio ofiziala egilearen presentziarekin.
Aurkezpenaren amaieran Egileak eskainitako argazki baten zozketa egingo dugu.
Hainbat urtetako lanaren fruitua da gaur biltzen dena 'Istorio kontalaria' filmean; 30 argazki 10 istorio labur taldetan banatuta, batzuk pentsatuak eta beste batzuk kasualitate berezienen emaitzak dira.
Oskar Manso
Argazkilari batek istorio bat kontatzen saiatzen denean egunerokoan zehar bidaiatu behar du eta norberarekin barne elkarrizketak mantendu behar ditu, begi hutsez, ikusten duenatik haratago ikusteko; Holan, bilatzen duguna ikusteko gai izango gara, besterik ez; istorio txiki hauek leku sinpleenetan eta ustekabeetan ezkutatzen direlako eta ez da bakarrik garrantzizkoa jakitea baizik eta ikustea ere.Argazkiaren eta ikuslearen artean sortzen den elkarrekintzak zentzumen guztiak esku hartzen dituen elkarrizketa sortzen du, eta horren eragilea da gizakiaren faktorearen presentzia.
"Orain dela zenbait urte nire pasioak, argazkigintzak, istorioak kontatzeko erabili izan dut eta, sormen prozesu osoan nagoenean nigan sortzen diren sentimendu berdinak , ikusten dituztenen artean esnatzen saiatzea izan da, batez ere, nire pasioa transmititzea, bereziki Artearen pasioa nire lanen bidez. Gustatuko zaizuela espero dut."

