Juan Antonio Palacios - Erakusketa

"Harria"
Erakusketaren inaugurazioa urriaren 3an, 19:00etan izango da egilearen presentziaz lagunduta.

Juan Antonio Palacios

Argazkigintzak, poesiak, kirolak eta tradizioak "Harria"n itxura hartzen dute eta hauxe da Juan Antonio Palacios argazkilari eibartarrak harriaren altxamenduaren inguruan aurkezten duen erakusketaren izenburua. Erakusketa honetan, argazkilariak kirol honen estetikan eta bere kontzeptuan sakontzen du oinarrizko balore gisa.
Ideia duela 10 urte inguru sortu bazen ere, proiektua azken bi urteetan gauzatu da, emaitza, zuri beltzean sortutako 42 irudiz osatutako argazki erakusketa bat da, horietako batzuk formatu handikoak eta Juan Manuel Uria poetaren testuak lagunduta, irudia bera ere haratago irakurtzen laguntzen digutenak, kirol honen misterioak eta harrijasotzaileak harriarekin duen harremana hobeto ulertzeko. Editatu den liburuan aurki daitezkeen 100 irudietatik batzuk dira. Juan Antonio Palacios - Erakusketa Juan Antonio Palacios - Erakusketa