Aitor Arana - Erakusketa

"Manos... los surcos de la vida"
Beraiek konta ditzatela beren istorioak... haiek adieraz diezagutela bidea... haiek erakuts ditzatela bizitza osoko ildoak. Erakusketa hau jada ez dagoen, baina beti iraungo duen eta gure maitasuna eskatzen duen adineko jendeari eskainita dago.

Aitor Arana

60ko hamarkadan jaio nintzen, munduan aldaketa eta konbultsioz betetako hamarkada batean, garai transgresore batean, agian horrek markatu zuen nire patua. Urteak darama-tzat argazkigintzan, eta bertan aurkitu nuen nire emozioak askatzeko bidea. Leku aban-donatu eta geldiak maite ditut, pixkanaka giza irudiak sartu nituen haietan istorioak kon-tatzeko. Nire lanetan nire eragin eta oroitzapenak agertzen dira: zinema, telebista, antzer-kia, komikiak, pintura errenazentista, XX. mendeko argazkilari handiak. Nire argazkietako mezua arrazoi nagusia dela uste dut, istorio bat irudi edo serie batean kontatzea, askorentzat argazkia kanpora begiratzea da, niretzat barrura begiratzea da. Askorentzat irudi bat hartzea da, niretzat irudi hori sortzea.

Maite ditut argia eta iluntasuna... maite dut elkar bihurtzen den une hori... betiko maita-leak.

PHOTOKA argazki taldeko eta EHATEko kidea naiz. Nire lanetako batzuk erakusketa kolektibo eta indibidualetan erakutsi ditut dagoeneko. Gaur egun kontratu harremana dut New Yorkeko Mahlstedt Gallery arte galeriarekin nire zenbait lan saldu eta sustatzeko, eta Café Convertesekin ere kolaboratzen dut. Era berean, azken urteotan argitaratutako libu-ruen azal batzuk egiteko kontratatu naute. Hainbat argazki lehiaketatan sariak irabazi ditut (1. saria 2017an Photoka Lehiaketan, 2. saria 2018ko Photoka Lehiaketan, Euskal egileen 1. saria Indalecio Ojanguren Lehiaketan, FIAP Ohorezko Aipamena Gipuzkoa Saria 2018, Argizaiola Saria 2019, Ohorezko Aipamena XLIII Concurs Fotografic Arenys de Munt Lehiaketan).

Aitor Arana - ErakusketaAitor Arana - ErakusketaAitor Arana - Erakusketa