"Balio Gazteak: Yaiza Pérez" - Erakusketa

"Nefelibata"
Irailaren 30ean, ostegunean, inaugurazioa, 20:00etan, egilearekin IBERDROLA DORREAN.

Yaiza Pérez

Autoerretratuaren artea, niretzat, naizen bezala adierazteko modua da, inolako aurreirit-zirik gabe.
Sortzen saiatzen naizen autorretratua nire irudi argia da, hau da, nire gustu, grina eta garrantzitsuenak, nire sentimenduak, hori guztia irudi soil batean.
Orain arte egin dudan guztia etxeko metodo sinple batekin sortu da, eta nire silueta du protagonista; silueta hori makillatuta margotu da, edo, besterik gabe, hondo zuri edo beltz batekin editatu da, eta aipatu dizuedan silueta hori nabarmentzen du.

Aurrez aipatu dizkizudan metodoak, funtsean, oihal zuri edo beltz bat, kamera bat eta ar-gi-lanpara bat erabiltzean oinarritzen dira. Kamera eta lanpara horiekin, itzalekin eta ar-giekin jolastu ahal izango dut, eta nahi dudanaren arabera sinkronizatu ahal izango dut, atera nahi dudan argazkia oinarri hartuta.

Azkenik, azpimarratu nahi nuke autoerretratuaren teknika aske sentitzen naizen bizimo-du bat dela niretzat, mundutik isolatzen nauen burbuila batean, gustura sentiarazten nauena eta mundu guztiak daraman maskara hori kentzeko eta nahi dudana egin ahal izateko aukera ematen didana.

Yaiza Pérez - ErakusketaYaiza Pérez - ErakusketaYaiza Pérez - Erakusketa